Gezurren, deskalifikazioen eta irainen ordez lana, kritikak eta "iritzi arrazoituak eta objetiboak" emateko eskatu die Elgoibarko EAJ alderdiko agintariek gainerako udal taldeei. Jorge Hernando EH Bilduko zinegotziak Facebookeko orrialde batean zabaldutako idatzia eta Elgoibarko Ahal Dugu-Podemosek etxez etxe banatu duen aldizkari batean esandakoen harira egin dute eskaera Elgoibarko jeltzaleek.
Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde, Euskal Herriko mendi tontorretara igotzeko deia egina zuen Sarek zapaturako, Izan Bidea egitasmoaren barruan, baina eguraldiak hala behartuta, bertan behera laga zuten deialdi hori. Horren ordez, plazak betetzera deitu zituzten herritarrak.