Jon Peli Uriguenek herritarren galderei erantzungo die barikuan Facebook Live bidez

Barren.eus 2020ko api. 8a, 09:49

Elgoibarko EH Bilduk FB Live saio bat prestatu du bariku honetarako, Jon Peli Uriguenekin. Koronabirusak eragindako egoeraz eta Elgoibarren egiten ari den kudeaketaz berba egingo dutela aurreratu dute, eta dituzten proposamenak azaltzeko ere baliatuko dute streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango den solasaldia.

Elgoibarko EH Bilduk jakinarazi du elgoibartarren zalantzak argitzeko eta proposamenak entzuteko prest izango dela Jon Peli Uriguen. Besteak beste honako galderak erantzungo ditu: Nola egiten ari zaio aurre Elgoibarren Koronabirusaren krisiari? Hartu diren neurriak egokiak dira? Zer proposatzen du Elgoibarko EH Bilduk? Nola egiten ari dira beste udalerri batzuetan?. Horiez gainera herritarrek egindako galderak ere erantzungo dituela azaldu dute.

Barikuan, apirllaren 10ean, izango da Facebook Live saioa, 19:00etan hasita, Elgoibarko EHBilduren Facebook-etik. Honako loturan jarraitu ahal izango da: https://m.facebook.com/story.php?story_fbid=1396014113902618&id=223518404485534