Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Otsaileko azken asteburuan izango da zertaz gozatua Mendaron, Motxaila Egunak eta Aingeru Guardako jaiek bat egingo dute-eta. 

2015 02 19 Aingeruguarda

2015 02 12 oiergurrutxagaOier Gurrutxaga musikari elgoibartarrak kontzertu bana emango du zapatuan eta martitzenean Elgoibarren. Salento tabernan arituko da zapatuan (otsailak 14), 21:30etik aurrera, eta martitzenean, Txarridunan joko du (22:30).

2015 02 10 amoranteAmorante Iban Urizar musikari elgoibartarraren bakarkako proiektuari buruzko artikulua idatzi du Jon Eskisabel kazetariak Badok-en, Berriaren euskal musikaren atarian. Era berean, Amorantek Zarauzko Garoa liburu dendan eskaini zuen kontzertuaren kronika idatzi du. Emanaldiaren bideoa sarean dago ikusgai. (bideoa dauka) 

2015 02 10 goioganaMemoria historikoa berreskuratzeko egitasmoaren barruan, 1936ko gerran Aiastia eta Zirardamendi inguruetan izan ziren borrokaldietan aritu ziren gudariei gorazarre egiteko erakusketa ibiltaria inauguratu zuten Elgoibarren irailaren 4an. Zenbait herritatik pasa ostean, Bizkaiko Arkeologi Museoan, Bilbon, dago ikusgai une honetan, eta badu berrikuntza bat: orain arte erakutsi gabeko atal bat gaineratu diote.

Eguraldiak hala behartuta, Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldeak kantuan eta eskean ez irtetea erabaki zuen Santa Ageda Bezpera egunean, otsailaren 4an. Gaur, aldiz, hotz handia egiten zuen arren, arazorik gabe irten ahal izan dute kopla kantura. Bai Etxegiña taldekoek Elgoibarren, eta baita Mendaron irten diren hiru taldeek ere. (argazki bilduma dauka)

2015 01 28 etxeginaeskean2014Otsailaren 7an irtengo dira Elgoibarren Etxegiña taldekoak kopla kantura, eta egun berean irtengo dira Mendaron ere eskera. Santa eskera orduko, baina, bi entsegu egingo dituzte Etxegiñakoek: otsailaren 3an eta 5ean, 20:00etan, Kultur Etxeko sotoan. Nahi duen orok parte hartu dezake.

2015 01 23 nataliamelladoManolo Escobarren omenez, Mi carro lo tienes tu musikala antolatu dute gaur gauerako Herriko Antzokian (20:30). Obran, Natalia Mellado kantari elgoibartarrak hartuko du parte Manolo Escobarren alaba Vanessarekin batera.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza