Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 06 magosto2009Udazkenero bezala, Galiziako Kultur Etxeak Magosto jaia antolatu du. Azaroaren 14rako (zapatua) gaztainak jateko gonbidapena zabaldu nahi du elgoibartar guztien artean. 

2015 11 04 perlak eibarSinuose kolektiboak antolatuta, Perlak taldeak kontzertua eskainiko du barixakuan (azaroak 6) Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Perlak talde zarauztarra Euskal Herriko indie post-punk eszenan sortu zen 2013an. Orain gutxi Marea morea abestia argitaratu dute Uxue Alberdiren hitzekin. (bideoa dauka)

2015 10 30 kantu eguna kalebarren2Urriko azken zapatua betea izan zen Elgoibarren. Eguraldia lagun, Kantu Egunak, artisau azokak eta nekazal azokak bat egin zuten herriko kaleei bizitasuna emanez. Hona hemen zapatuan jasotako irudi bilduma:

Ez da ohikoa pastoral bat Zuberoatik kanpo antolatzea, baina Haizea dator Iparraldetik! zikloari esker, Ederlezi izeneko pastorala Herriko Antzokian ikusteko aukera izango dugu elgoibartarrok azaroaren 14an. Sarrerak aurretik erosteko, Elgoibarko Izarrara deitu behar da. Mixel Etxekopar-en zuzendaritzapean sortu zuten Ederlezi pastorala, eta berak eman dizkigu pastoral honen xehetasunen berri (ikusi bideoan).

2015 10 27 egutegia2016 olasoElgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatu duen argazki lehiaketan 31 herritarrek parte hartu dute aurtengoan, 21 gizonezkok eta 10 emakumek, eta orotara, 146 argazki aurkeztu dituzte (206 argazki aurkeztu zituzten iaz). Irabazleak zein izan diren ere jakinarazi dute antolatzaileek.

2015 10 23 bertsoakAbenduaren 19an (larunbata) izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Finala. Hitzordua Donostiako Ilunben izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Finala bertatik bertara gozatzeko sarrerak Elgoibarko Izarran salduko dituzte, eta, nahi izanez gero, autobus-txartelak ere badauzkate Donostiara autobusean joan nahi dutenentzat. Abenduaren 5a izango da Elgoibarko Izarran sarrerak hartzeko azken eguna. 

2015 10 20 aire ahizpak kanaldudeDagoeneko ez dago izena emateko aukerarik Aire ahizpek, datorren zapatuan, Belaustegin eskainiko duten kantu-bazkarirako.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza