Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 25 mufomi museoa mamut2Mufomi Fosil eta Mineralen museoa 1993. urtetik dago Artetxe kalean, baina ez da ezagunegia herritarren artean. Haizea emakume taldeak museoa ezagutzeko bisita gdatua antolatu du eguenerako. Pello Arrieta historialari elgoibartarrak gidatuko du bisita eta museo inguruan egon ziren lantegien historiaren berri ere emango du.

Ikastolako ikasleek goizean goizetik girotu dituzte Elgoibarko kaleak, gaur. Berez, Santa Zezilia eguna domekan izango denez, Ikastolak barixakura aurreratu du ospazkizuna. 08:30ean ekin diote instrumentuak jotzeari eta kantatzeari Kalegoen plazan. Gero, handik, ikastolako bidea hartu dute.

2015 11 13 santazeziliabezpera2014 ikastola2Azaroaren 22a da Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna. Hori dela-eta barixakuan, azaroaren 20an, hasita musika jarduerak egingo dituzte Elgoibarren. Mendaron joan den martitzenean ospatu zuen Ameikutz musika eskolak Santa Zezilia, herriko plazan eskaini zuten ekitaldiarekin.

2015 11 16 perretxiko erakusketa umeak1Udazkeneko produktu izarrak diren gaztainak eta perretxikoak izan ziren protagonistak joan den asteburan Elgoibarren. Batetik, Galiza etxeak 200 kilotik gora gaztaina banatu zituen Magosto Egunaren barruan; eta, bestetik, Karakate Mikologi elkarteak antolatutako Mikologi Jardunaldiak harrera oso ona izan zuen antolatzaileen berbetan. (argazkiak dauzka)

2015 11 13 jasone osoro 12tanbermutaJasone Osoro idazleak idatzi duen azken eleberriaren (12etan bermuta) barrunbeak azalaraziko ditu Epeletan irakurketa-tailerreko hurrengo saioan, astelehenean. Sautrela literatur saioko protagonista ere izango da Osoro.

2015 11 12 gaztea dantzan mendaroarrak

Gaztea Dantzan lehiaketara aurkeztutako 50 bideo-lanen artean, antolatzaileek 20 aukeratu dituzte finalerako eta horien artean da Mendaroko dantza taldeak aurkeztutako Kalea mugitu, dantzatu! izeneko koreografiaren bideoa.

2015 10 30 ederlezi pastorala milaagirreHaizea dator Iparraldetik! ekimenari amaiera emateko, pastorala eta musika-kontzertua izango ditugu larunbat honetan Elgoibarren. Iparraldea hobeto ezagutzeko prestatutako zikloko antolatzaileek jakinarazi dutenez, Elgoibarren pastoral bat ikusteko estreinako aukera izango da.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza