Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 12 olaso galean lazkanoPaisaia ikusgarria erakusten du ondoko irudian ikus daitekeen koadroak. Ez da benetakoa, ordea. Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) margolariaren irudimenetik irten da Olasoko hilerriko arkupea Galeako lurmuturrean (Getxo eta Sopelana artean) kokatzen duen margolana. (bideoa dauka)

2016 02 12 heroaik antzezlanaJoxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga eta Ramon Agirre aktoreek gerrako hiru beteranoren papera antzeztuko dute gaur (otsailak 12), Herriko Antzokian eskainiko duten Heroiak antzezlanean.

2016 02 06 etxegina santaeskian1Etxegina taldearen koplak, salbea eta makil hotsek girotu zituzten Elgoibarko kaleak eta auzoak, joan den zapatu goizean. Kalera mozorrotuta irten ziren hainbat herritarrekin egin zuten topo santa eskean aritu ziren lagunek, inauterietako zapatua izan baitzen. (argazki bilduma dauka)


2016 02 04 santaeskea izarra hasieanEgutegiaren kapritxoak medio, Santa Ageda eta Inauteriak elkarren segidan datoz aurten. Mendaroarrek hartu zuten aurrea joan den zapatuan, eta atzo, Santa Ageda Bezpera egunean, Elgoibarko Izarrako taldeak aritu ziren kantuan eta eskean baserriz baserri. Elgoibarko eta Mendaroko eskola umeek ere egin zuten bat usadio zaharrarekin. Bihar goizean, berriz, Etxegina taldearen koplak, salbea eta makil hotsek girotuko dituzte Elgoibarko kaleak. (argazki bilduma dauka)

2016 02 04 santaeskea izarra 2014Otsailaren 4a da gaur, Santa Ageda bezpera, eta usadio zaharrari eutsiz baserriz baserri kantuan eta eskean irtengo dira Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldeak. Era berean, Elgoibar Ikastolako ikasleek ere ospatuko dute Santa Ageda bezpera eta kalejiran irtengo dira arratsaldean.

2015 10 30 egutegia2016 gurutze ariznabarreta atxaElgoibarko Udalaren Euskara Sailak eta Ongarri argazkilari elkarteak jakinarazi dutenez, aukeratu dute datorren urteko egutegiaren gaia.

2016 01 30 santa eskean mendaroInauteriekin bat ez egiteko astebete aurreratu zuten Mendaron baserriz-baserri eta kalez kale santa eskean ibiltzeko eguna, eta joan den zapatuan irten ziren eskean. Mendaroko santa eskeko batzordeak jakinarazi duenez, 3.003, 80 euro batu zituzten eta Bizi Poza txarangari emango diote diru hori, 25. urteurreneko ekintzak antolatu ditzan. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza