Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 08 benat gaztelumendi eitbGipuzkoako Eskolarteko Txapelketari dagokion bosgarren kanporaketa jokatuko dute barixaku honetan (martxoak 11), Elgoibar Ikastolan. Ikasleentzako txapelketaz gainera, bat-bateko saio didaktikoa eskainiko dute Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto bertsolariek, egungo Gipuzkoako eta Nafarroako txapeldunek, alegia. 

2016 03 04 highlights

Sinuösek antolatuta, Highlights taldeak kontzertua emango du, gaur (martxoak 4) gauean, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Bizkaitarren musika eraginen artean AC/DC, Ozzy, Pink Floyd, Guns n`Roses, Rolling Stones, Thin Lizzy edo Aerosmith topa daitezke. (bideoa dauka)

2016 03 03 unai villena igartza goierrikohitzaIgartza literatura sorkuntzako beka irabazteari esker kaleratu du Unai Villena Camarero elgoibartarrak bere lehen nobela: Hauts haietatik. Liburuaren booktrailerra sarean ikus daiteke dagoeneko. Liburua, baina, martxoaren 17an aurkeztuko dute. (bideoa dauka)

2016 03 02 laura daquinta indianemakumeizatea kultiurEmakumea izatea Indian izeneko argazki erakusketaren inaugurazioarekin hasiko dira barixakuan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzak Elgoibarren. Laura Daquinta elgoibartarrak Indian egin dituen ia lau urtetan ateratako 70 argazki inguru jarriko ditu ikusgai Kultur Etxean.

2016 02 27 Maskatruk Idauze EirevilaHaritz Euskal Dantzari Taldeko hainbat kide Zuberoan izan dira joan den asteburuan, Idauzeko herriak gonbidatuta. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko Johañe Etxebest-ek antolaturiko Maskatrük ekimenean parte hartu dute.

2016 02 24 pianojoleak andoianEuskal Herrian erreferente izatea lortu duen piano jaialdia egin zuten asteburuan Andoianen. Guztira, 5 eta 18 urte bitarteko 805 lagunek hartu dute parte, tartean Inazio Bereziartua Musika Eskolako 35 ordezkarik.

2016 02 23 bizipoza txaranga mendaro1Mendaroko Bizi poza txarangak 25 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga maiatzaren 14an ospatzeko asmoa dute. Aurrez, baina, logotipo lehiaketa antolatu dute.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza