Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 22 jaiotza lehiaketa lehen saria

Elgoibarko Katekesiak antolatuta, domekan egin zuten aurtengo jaiotza lehiaketa. Guztira 17 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta 50 umek hartu dute parte. 

2020 12 21 ameikutz mendaro gabon jaialdirakoGabonetako jaialdiarekin agurtu ohi dute urtea Mendaroko Ameikutz Musika Eskolakoek, baina aurten, pandemiak ez die horretarako aukerarik eman, eta ondorioz, beste modu bat topatu behar izan dute ikasturtean egindako lanaren berri emateko.

2020 12 21 Joseba Irazoki bakarka mendaronPandemiak ez zien baimendu irailean Gararock jaialdia antolatzea, baina arantza hori kentzeko, Joseba Irazokiren kontzertua antolatu du Gararock lagun-taldeak domekarako, abenduaren 27rako. San Agustin kulturgunean ariko da Irazoki bakarka, 19:00etatik aurrera, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, Puxika gozoki dendan eta Uztargi tabernan, 2 eurotan.

2020 12 18 zetak pello reparazPello Reparaz musikari arbizuarrak 2019an jarri zuen abian Zetak taldea, musika ardatz duen arren, haratago doan aurpegi anitzeko proiektua. Kontzertu akustikoa emango dute Elgoibarko Herriko Antzokian.

2020 12 18 oier gurrutxaga eitb maratoirako bertsioaKoronabirusa izan da 2020ko EITB Maratoiak aukeratu duen kausa eta 722.605 euro bildu ditu ikerkuntzarako. Maratoiaren barruan, Zure bertsiorik onena ekimena jarri zuten abian. Erronka honakoa zen: euskal gizarte osoaren sentimendua islatuko duen bertso erraldoi bat sortzea, bertso kate itxurakoa.

2020 12 16 jaiotza mekanikoa elgojaiotza aitor"Aurten ez dugu jaiotza mekanikorik jarriko. Egoerak ez du ahalbidetzen eta ezin dugu arriskurik hartu. 40 urtean hutsik egin gabe jarri dugu jaiotza martxan, baina koronabirusak hau ere eten digu", adierazi du Elgojaiotzako lehendakari Anton Zabaletak. Bideo bat sortu dute lanean jarraitzen dutela erakusteko.

2020 12 18 gemma monreal margolaria elgoibar arg Jairo berbelHiru bat urte pasatu dira Gemma Monreal margolariak azken erakusketa egin zuenetik, eta, epealdi horretan margotu dituen lanak erakutsiko ditu orain. Gaur arratsaldean inauguratuko du bere azken margolanen erakusketa. Garai zailak dira kultura eta artearentzat, eta hori dela-eta, herritarrei Gabonetan zehar kalera irteteko aitzaki bat eman nahi die erakusketa honekin.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza