Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

danborrada Elgoibar kartel lehiaketa aitziber domingez1Aitziber Dominguez elgoibartarrak irabazi du 2016ko Trinitate jaietako nagusien Danborrada iragartzeko kartel lehiaketa.

khris rios dj ElgoibarKhris Rios DJ elgoibartarrak zortzi orduko etenik gabeko musika maratoia eskainiko du zapatutik domekara bitartean, Elgoibarko Sutegixa Gaztetxean.

2016 04 18 bertsoak junearregi carrilloGipuzkoako bertso eskolen eguna ospatu zen domekan Eibarren, eta Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako idatzizko sariak banatu zituzten. LH 3 eta 4. mailakoetan, June Arregik txapela jaso du eta Nahia Carrillok aipamena. (bideoa dauka)

2016 04 14 brigada improductivaElgoibarko Sutegixa Gaztetxea ska eta rock musikaz jantziko dute Brigada Improductiva iruindarrek eta Egurra Ta Kitto azpeitiarrek zapatuan.

2016 04 14 txarangaKalera aterako dute musika Inazio Bereziartua musika eskolako instrumentu taldeek barixakuan (apirilak 15). Kalejiran ibiliko dira Elgoibarko kaleetan barrena eta geldialdiak egingo dituzte Kalebarrenen, Kalegoenen eta Lekuederren.

2016 04 14 andoni lubakiAndoni Lubakik munduko hainbat gatazka bizi izan ditu bertatik bertara (Sahara, Libia, Irak, Siria...) eta argazkietan islatu. Saharatik itzuli berri bada ere, oraingoan Siriako gerran ateratako argazkiak ikusteko aukera eskainiko du Elgoibarren Aleppo, beldurraren frontea erakusketan. Era berean, masterclass bat ere emango du zapatu goizean.

2016 04 10 aurreskusoinuzahar danakAurresku eta soinu zahar txapelketako jardunaldia jokatu da asteburuan, zapatuan eta domekan, Elgoibarren. Euskal Herri osotik etorritako 58 neska-mutil igo dira Herriko Antzokiko oholtza gainera, tartean 11 dantzari elgoibartar. (argazkiak dauzka)

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza