Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 danborrada elgoibar zuzendaritza aldaketaTrinitateetako nagusien danborrada antolatzen duen Atabal elkarteak zuzendaritza talde berria aurkeztu du. Encarni Migalesek gidatuko duen zuzendaritza berriak, 2006tik lanean aritu den zuzendaritza ordezkatuko du. 

 mikel hernandez abaitua airearen islaMikel Hernandez Abaitua idazle elgoibartarrak Airearen isla (Elkar) izeneko nobela berria aurkeztu zuen atzo Donostian. Nobela psikologiko errealista bat sortu du Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua.

dos argazki erakusketa SUSIJORGE3Ongarri Argazki Taldeak eta Elgoibarko Kultura Sailak antolatuta, Juana Arlegui (Iruñea, 1955) eta Susi Jorge Romaratezabala (Zumarraga, 1971) argazkilarien Dos argazki erakusketa egongo da ikusgai Kultur Etxean. Barixakuan (azaroak 4) zabalduko dute eta bi egileek hartuko dute parte aurkezpenean.

 elgoibar erdi aroa bisita

Arkeolan Fundazio arkeologikoak "Elgoibar Erdi Aroan" izeneko bisita gidatua eskainiko du zapatu honetan (azaroak 5). Aurkikuntza arkeologikoetan oinarrituta, besteak beste, 2001ean San Bartolome kalean egin zituztenak, Elgoibarko herriaren sorrera eta hiribilduak Erdi Aroan zuen itxura ezagutzera emango dute. Doakoa izango da.

 sparrows elgoibar ongarri zineklubOngarri zine klubak Sparrows film islandiarra eskainiko du eguen honetan Elgoibarko Herriko Antzokian. Film honek Donostiako 63. Nazioarteko Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen iaz.

 florido pensil neskak elgoibar andoni canelladaAntzezlanaren jatorrizko bertsioa taularatu eta hogei urtera, emakumeen ikuspegitik estreinatu du Tanttaka Teatroak El Florido Pensil obra, eta barixakuan (urriak 28), Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko dut.

 egutegia elgoibar udala 20162017ko Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketako irabazleak zein izan diren jakitera eman dituzte antolatzaileek. Era berean, nabarmendu dute sekula baino argazki gehiago aurkeztu dituztela aurtengo lehiaketara.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza