Donostiako Zinemaldiko estreinaldiaren ostean, joan zen domekan estreinatu zuen ‘Patria’ telesaila HBO España kateak. Fernando Aranburuk 2016an idatzitako liburuan oina-rrituta dago telesaila, eta Euskal Herriko gatazka politikoa da gai nagusia. Protagonisten artean aktore ezagun asko daude, besteak beste, Elena Irureta, Ane Gabarain, Jose Ramon Soroiz, Mikel Laskuraineta Eneko Sagardoi, eta horiekin batera telebistako aktore lanetan hasiberria den Jon Olivares (Madril, 1988). Taupada antzerkitaldean hasi zuen aktore ibilbidea Olivare-sek, eta urteetan jardun zuen antzerkia eta aisialdiko hezitzaile lana uztartzen, orain dela ia bi urte HBOren deia iritsi zitzaion arte. Joxe Mari ETAko kideari eman dio bizia ‘Patria’-n.