Elgoibarko Izarrak antolatutako baserrietako santa eskean parte hartzeko urtarrilaren 27rako eman behar da izena. Aurten gainera, familientzako hirugarren talde bat ere osatuko dute.
Euskal Herriko mus txapelketa martxan da, eta Elgoibarko kanporaketak badauka data: urtarrilaren 28an jokatuko dute, Kultur Kafean. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Urteak bete, abenturak bizi' ikuskizun berriaren bi saio emango dituzte, bariku arratsaldean, Elgoibarko Herriko Antzokian, eta oraindik badago sarrerak erosteko aukera.
Legazpin abiatuko da Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketa. Guztira 32 dantzarik parte hartu dute ligaxkako lehen jardunaldian, tartean hiru dantzari elgoibartarrek.
Karakatetik Hirukurutzetara bitartean dagoen Dolmenen Ibilbideko indusketen eta azken aurkikuntzen berri emango du Aranzadi Zientzia Elkarteko Jesus Tapia arkeologoak, hilaren 19an (eguena), Elgoibarren.
Morkaiko-Leizarpe espeleologia taldeari eskainiko dio aurten Altzolatarren Dorretxeak San Anton egunaren harira antolatu ohi duen zigilu erakusketa. Bihar, hilak 14, zabalduko dute erakusketa, Kultur Etxeko erakusketa gelan.