"Aurten ez dugu jaiotza mekanikorik jarriko. Egoerak ez du ahalbidetzen eta ezin dugu arriskurik hartu. 40 urtean hutsik egin gabe jarri dugu jaiotza martxan, baina koronabirusak hau ere eten digu", adierazi du Elgojaiotzako lehendakari Anton Zabaletak. Bideo bat sortu dute lanean jarraitzen dutela erakusteko.
Hiru bat urte pasatu dira Gemma Monreal margolariak azken erakusketa egin zuenetik, eta, epealdi horretan margotu dituen lanak erakutsiko ditu orain. Gaur arratsaldean inauguratuko du bere azken margolanen erakusketa. Garai zailak dira kultura eta artearentzat, eta hori dela-eta, herritarrei Gabonetan zehar kalera irteteko aitzaki bat eman nahi die erakusketa honekin.
'Amaren intxaurrak' ikuskizun berria aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 22an, Elgoibarko Herriko Antzokian. Sarrerak eskuratzeko modua aldatuko da aurrerantzean, Kultura Sailetik jakinarazi baitute urtarriletik aurrera Kutxak kendu egingo duela sarrerak inprimitzeko Elgoibarko bulegoan duten makina.
Beste osasun-krisi batzuetan bezala, erruduntasun sentimendua presente dago egun bizitzen ari garen pandemian. Halaxe ondorioztatu dute lehenengo olatuari buruz egindako hainbat ikerketek. Zerk eragiten du erruduntasun sentimendu hori? Zer nolako ondorioak izan ditzake? Nola ekidin edo murriztu daiteke?