1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra, eta koplari lanetan aritu da hasieratik Jabier Arrizabalaga 'Ziarda' (Elgoibar, 1960) bertsolaria. Aurten azkenengoz aritu da koplari moduan eta omenaldia jaso zuen.
Aurten, ohiko bi taldeak beharrean hiru talde osatu dituzte Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan. Familiena izan zen hirugarren taldea, estreinakoz osatu dutena. Talde horretan aritzeko 25 bat ume eta gurasok eman zuten izena, eta Idotorbeko baserrietan ibili ziren santa eskean.
60 bat lagun irten dira gaur Mendaron santa eskera. Herriko hiru baserri auzoak koplatu dituzte, hiru taldetan banatuta, eta kalez kale ibili dira gero kantuan 15:30ak aldera arte. Aizpen batu dira gero elkarrekin bazkaltzeko. Argazki-bilduma barruan.
Santa eskeko koplak ozen entzun dira gaur, Santa Ageda, bezperan, Elgoibar zein Mendaroko baserri, auzo eta kaleetan.
Aspalditik datorren usadioak iraungo badu, kimu berriak behar ditu. Eskola umeak izan dira aurten goiztiarrenak makilak hartu eta lurra esnatzera irteten. Elgoibar Ikastolako ikasleek herriko hainbat auzo koplatu dituzte goizean; eta, arratsaldean Mendarokoen txanda izango da.