Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50 urte beteko ditu abuztuaren 24an, San Bartolome egunez, eta urteurrena ospatzeko, urte osoko egitaraua antolatu dute. Urtarrilean aurkeztu zituzten egitarauko puntu nagusiak eta ari dira egunez egun zehaztasun guztiak fintzen. Hilabetero ekintza bat izango zela aurreratu zuten urtarrilean, -martxoan, abuztuan eta irailean bina-, baina ekitaldi nagusia ekainaren 17rako iragarri dute: Haritz Eguna.
Elgoibarko Baso Biziak elkartea, Morkaiko Mendizaleen elkartea, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Saila eta zenbait norbanako batu dira, elgoibartarren artean naturarekiko zaletasunari bide emateko eta Elgoibarko nahiz inguruetako natura-ezagutza handitzeko.