Mixel Etxekopar (Gotaine-Iribarne, 1963) txirulari, kantari eta bertsolari zuberoarrak kontzertua eskainiko du urriaren 2an Elgoibarren, Elgoibarko Izarrak Udalarekin eta herriko beste hainbat eragilerekin batera antolatu duen Haizea dator Iparraldetik! zikloaren barruan.
Duo Plaentxi izenarekin 25 bat urtez taula gainetan ibili ondoren, talde berriarekin datoz Jose Luis Badiola eta Jesus Urizar, pare bat urteko etenaren ondotik. Basaur taldea osatu dute, Los Veracruz talde entzutetsuko Santi Sarasketa eibartarrarekin batera, eta gaur emango dute Elgoibarren estreinako kontzertua, Txarridunan (22:00).
Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak irekiko du, gaur gauean, Sotoko Hotsak egitasmoa. 22:00etatik aurrera eskainiko dute kontzertua Kultur Etxeko sotoan. Bihar, berriz, Anarik emango du kontzertua sotoan, baina musikari azkoitiarra ere ez da bakarrik etorriko, banda eta guzti baizik. (bideoa dauka)
Egur Arte Tailerra orain dela 34 urte sortu zen Elgoibarren eta ordutik herritarrei artearen arlo desberdinak lantzeko aukera eskaintzea izan da bere helburua. Urterik gehienak plaza txikian igaro eta gero, Elgoibarko Udalak instalazio berriak egokitu dizkio Merkatu Plazako lehen solairuan, eta atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia.
Domekan, irailaren 20an, hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Beasaingo Usurbe antzokian. Hiru hilabetez 15 saio jokatuko dira Gipuzkoan barrena: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala, abenduren 20an, Donostian. Final zortzirenetako saio bat Elgoibarren jokatuko da urriaren 3an.
Eibar eta Elgoibarko lau musikariz osatutako taldea da Aterri: perkusio latinoa eta estandarra, kontrabaxua, pianoa eta gitarra elektrikoa. Koxka edo Expresion Sonora taldeetan aritutako Alfonso Guillo elgoibartarra da taldekideetako bat –kontrabaxua jotzen du-. Domekan kontzertua eskainiko dute Soraluzeko Gaztelupen. Asteburu betea izango da Guillorentzat, zapatuan Elgoibarren eskainiko baitu kontzertua bere beste proiektu musikalarekin: A2an bikotea.