Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

jasoneosoro uxuealberdi danelesarriugarte elgoibar idazleakJasone Osoro, Uxue Alberdi eta Danele Sarriugartek hizketaldia egingo dute Unai Villena gidari dutela, Pitxintxu liburu dendan. Mahai-inguruaren izenburua Hiru emakume, hiru idazle: bertakoa eta unibertsalaren artekoa da. Izan ere, ez da oso ohikoa euskaraz aritzen diren hiru idazle, eta hirurak emakumeak, egotea 11.000 biztanleko herri batean.

aita Donostia Abesbatza Elgoibar kontzertuaAita Donostia Abesbatzak kontzertua eskainiko du barixakuan (maiatzak 20), Elgoibarko Bartolome Deunaren parrokian. Gerardo Rifon organo-jotzaileak ere hartuko du parte kontzertuan.

neskatxena elgoibar dantzariakEuskal Herriko Gazteen Neskatxena Txapelketa jokatu zuten zapatuan Legazpiko Latxartegi aretoan. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bi dantzarik hartu zuten parte eta emaitza onak eskuratu zituzten bai Nerea Sasiainek eta baita Irune Arriolak ere.

amalurra pirritx porrotx mendaroPirritx, Porrotx eta Marimototsek ekainaren 3an Mendaron eskainiko duten ikuskizunerako sarrerak gaur jarri dituzte salgai. Eta baita De Cuerpo Presente antzerkirako sarrerak ere.

Hilabeteroko kontzertua egin du Elgoibarko Udal Musika Bandak Herriko Antzokian gaur eguerdian. Ohiko kontzertua izan arren bandako zuzendari Txomin Mujikak sorpresa jaso du kontzertuan, izan ere, bere omenez apropos idatzitako martxa bat estreinakoz jo dute.

Elgoibar kaleko margo lehiaketa danakElgoibarko V. Kaleko Margo lehiaketa egin zuten zapatu goizean Elgoibarko kaleetan eta Jaime Zamakola mendaroarrak eginiko koadroak irabazi zuen lehen saria.

bizipoza txaranga mendaro 25 urteMendaroko Bizi Poza txaranga 1991n sortu zuten Santana jaiak alaitzera instrumentuekin kalera irten ziren hamabi lagunek. Giro bizia zabaldu eta poza banatu dute herrian eta herriko musikariek joan deneko 25 urteotan eta horixe ospatuko dute zapatu honetarako antolatu duten urteurren ospakizunean. (egitaraua dauka)

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza