Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 30 haritzdantzataldeaFolklores du monde izeneko folklore jaialdia ospatuko da Saint Malo herrian, Bretainian, datorren uztailaren 6tik 12ra bitartean. Antolatzaileek parte hartzera gonbidatu dute Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea.

2015 06 26 dantzamodernoa mendaroMendaroko Dantza Modernoen Taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du gaur (ekainak 26) Mendaroko Goñati pilotalekuan.

2015 06 25 josumujika 4milpasos2Dantzaz konpainiak "4Milpasos" ikuskizuna estreinatuko du zapatuan (ekainak 27), Eibarko Coliseo antzokian. Josu Mujika koreografo elgoibartarrak sortu duen koreografia dantzatuko dute Europa osoko bost herritatik etorritako hamabi dantzarik. (bideoa dauka)

2015 06 19 airelibrekozinea aurkezpenaOcho apellidos vascos filmarekin hasiko dira Aire Libreko Zine emanaldiak uztailaren 3an. 2014ko apirilean eman zuten filma hau Herriko Antzokian eta marka guztiak hautsi zituen, 3.000 ikusletik gora batu zituen-eta emanaldi ezberdinetan.

2016 06 19 taupada bohemioenklubaTaupada antzerki taldeak Bohemioen Kluba obra estreinatuko du gaur (ekainak 19) Elgoibarko Herriko Antzokian. Parisko Montmatre auzoan kokatuta dago ikuskizuna, Bigarren Mundu Gerraren ostean. Melodrama eta umore beltza generoak lantzen ditu obrak, absenta ukitu batekin. 

2015 05 25 kaleko4margolehiaketairabazleakEgur arte tailerrak antolatuta, IV. Kaleko Margo Lehiaketa jokatu zuten zapatuan Elgoibarko kaleetan. Jorge Lopez Marron gasteiztarrak irabazi zuen lehen saria, King-kong etxeko arkupeetatik dagoen ikuspegia erakusten duen margolanarekin. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Kultur Etxeko sotoan egongo dira ikusgai, gaurtik domekara bitartean. (argazkiak dauzka)

2015 05 16 plazatikgaztetxerasaioaJoan zen zapatuan jokatu zen Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren Elgoibarko kanporaketa. 30 bat lagun bildu ziren afaritarako, eta ondoren, 60 bat lagun izan ziren bertso saioan. Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga izan ziren saioko irabazleak, eta zuzenean pasatu dira hurrengo fasera. Eibarko eta Elgoibarko saioetako momentu onenekin osatutako Plazatik Gaztetxera TB saioa jarri du sarean Topatu.infok. (bideoa dauka)

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza