Iñigo Astiz kazetari eta idazlearen aipu batekin hasi zuen Uxue Alberdik Dendaostekoak liburua eta aipu horretxekin ekin zion atzo pandemia garaiko Gabonetako bertso-saio literarioari. Soinu-giroa sortzen Aitor Nova musikari elgoibartarra izan zuen lagun, saxofoiarekin, pianoarekin eta ordenagailuarekin, eta Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal jarri zituen kantuan. Bertso saio berezia izan zen. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu zuen saioa, Elgoibarko Udalaren diru-laguntzarekin.
Abenduaren 29an, martitzena, Elgoibarko Herriko Antzokian izango den bertso saio literarioa zuzenean on-line emango dugu hemen. 19:00etan hasiko da emanaldia.
Elgoibarko Katekesiak antolatuta, domekan egin zuten aurtengo jaiotza lehiaketa. Guztira 17 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta 50 umek hartu dute parte.
Pandemiak ez zien baimendu irailean Gararock jaialdia antolatzea, baina arantza hori kentzeko, Joseba Irazokiren kontzertua antolatu du Gararock lagun-taldeak domekarako, abenduaren 27rako. San Agustin kulturgunean ariko da Irazoki bakarka, 19:00etatik aurrera, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, Puxika gozoki dendan eta Uztargi tabernan, 2 eurotan.