Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 14 danborradakokartelirabazleaNerea Oteiza Zubiaurrek irabazi du 2015eko Trinitate jaietako nagusien Danborrada iragartzeko kartel lehiaketa. Maiatzaren 30ean izango da aurtengo danborrada, baina ohi baino ordu-erdi beranduago hasiko da -23:30ean beharrean gauerdian-. Bi arrazoirengatik atzeratu dute hasiera ordua: Errege Kopako finala jokatuko delako egun horretan eta ETBk zuzenean emango duelako danborradaren hasiera.

Euskal kulturaren ardatzetariko bat izan da beti bertsolaritza, errespetatua eta mirestua. Jardun honetaz dena genekiela uste genuen, baina batzuetan, gauzak ez dira kontatu dizkiguten modukoak. Oholtzapeko sekretuak bistaratu ditu dokumental batean Zipriztin Produkzioak ekoizetxeak. Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar elgoibartarrak hartu du parte dokumentalaren ekoizpenean.

2015 05 07 inmamugerzasarituaenfDebako Udalak eta Cardenas Fundazioak antolatu dute Deba 100 hitzetan literatura lehiaketa, bigarrengoz. Aurten Deba ibaiarekin zerikusia zuten idazlanak aurkeztu behar ziren lehiaketara, 100 berba baino gutxiago erabiliz. Euskaraz idatzitako lanen artean Inma Mugertza Perellò elgoibartarrak aurkeztutakoak jaso du lehen saria. Saritutako idazlana helarazi digu BARRENeko kolaboratzailea ere baden Mugerzak.

2015 05 08 carmenhierrologicainterna6Ongarri Argazkilari taldeak Carmen Hierroren erretratuak jarriko ditu ikusgai gaur (maiatzak 8) Elgoibarko Kultur Etxean, eta hilaren 23ra arte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. 18:30ean inauguratuko dute erakusketa.

2015 05 07 plazatikgaztetxerafinala2012Maiatzaren 8an, barixaku honetan, hasiko da Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren 14. edizioa Soraluzen. Guztira zazpi saio jokatuko dira, eta Elgoibarkoa maiatzaren 16an izango da. Ekainaren 13an jokatuko da finala Markinan. (bideoa dauka)

2015 05 07 udalmusikabanda2014sbEuskal Eskola Publikoaren Jaiaren barruan, Txikimusika izeneko egitasmoa antolatu dute maiatzerako Sinuosek, Elgoibarko Udal Musika Bandak eta Inazio Bereziartua Musika eta dantza eskolak. Hortaz, maiatzeko domeketan etxeko txikienentzako musika ekitaldiak izango dira. 

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartean urteko batzar nagusia egin zuten atzo. 2014ko memoria aurkeztu zuten lehenik, eta erretratu errepaso baten ostean aurtengorako zereginak aurkeztu zituzten Kultur Etxean egindako batzarrean.

2015 04 22 EIren batzar nagusia

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza