Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 28 etxeginaeskean2014Otsailaren 7an irtengo dira Elgoibarren Etxegiña taldekoak kopla kantura, eta egun berean irtengo dira Mendaron ere eskera. Santa eskera orduko, baina, bi entsegu egingo dituzte Etxegiñakoek: otsailaren 3an eta 5ean, 20:00etan, Kultur Etxeko sotoan. Nahi duen orok parte hartu dezake.

2015 01 23 nataliamelladoManolo Escobarren omenez, Mi carro lo tienes tu musikala antolatu dute gaur gauerako Herriko Antzokian (20:30). Obran, Natalia Mellado kantari elgoibartarrak hartuko du parte Manolo Escobarren alaba Vanessarekin batera.

2015 01 16 flashmob"Zaparrada goitik behera, ta saltoka potxingoan, aske sentitzen naz ni, busti-bustitte..." dio Gatibu musika talde bizkaitarraren Euritan Dantzan izeneko abestiaren letrak. Eta halaxe aritu ziren, gutxi gorabehera, Biraka dantza taldeak antolatutako flash mobean parte hartu zuten dantzariak. (argazkiak dauzka)

2015 01 15 santaeskia2014ei

Urtero bezala, baserriz-baserri irtengo dira Elgoibarko Izarrako kideak otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera egunean, hain zuzen ere. Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 30erako eman beharko dute izena.

2015 01 15 amorantekartelaEtxeko musikari baten kontzertuarekin, Jon Gurrutxagarenarekin, amaitu zuen urtea Sinuosek, eta antolatu duten urteko lehen kontzertuan ere musikari elgoibartar bat izango da protagonista. Amorante Iban Urizar musikari elgoibartarraren bakarkako proiektua da eta zuzenekoa eskainiko du barixaku honetan (urtarrilak 16), Kultur Etxeko sotoan.

2014 12 24 ipuinlehiamendaro1Gabonetako Euskarazko XX. Ipuin Lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak Debabarrenako gaztetxoentzako, eta joan den abenduaren 24an banatu zituzten sariak Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzarekin. 

2014-12-16 garaigatazkatsualibarrietaelorzah0Pello Arrietak eta Javier Elorzak argitaratu dute, elkarlanean, Elgoibar. Garai gatazkatsu baten kronika. 1765-1825 izenburuko liburua. Urte horietan lurralde gatazkak eta liskarrak izateaz gain, gerrak eta inbasioak ere jasan zituen Elgoibarrek eta horien kontakizuna ere egin dute, hein handi batean Ignazio Bartolome Muguruza Iriondo pertsonai ilustreak bere garaian Madrilera bidalitako agiri grafiko baten arrastoan egindako ikerketa-lana baliatuta.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza