Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 15 danelesZilarrezko Euskadi Saria jaso du gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunean, Danele Sarriugarte Mochalesek. Erraiak liburuagatik saritu dute idazle elgoibartarra. Argitaratu duten bere estreinako nobela da Erraiak -2014ko udaberrian kaleratu zuen Elkar argitaletxearekin-. 

2015 04 17 josejulianmarquez2Jose Julian Marquez elgoibartarrak historiaurreko erremintei buruzko erakusketa inauguratuko du bihar (apirilak 18), Kultur Etxean. Aspaldi hasi zen historiaurreko erremintak eskuz egiten, eta iaz jarri zituen ikusgai estreinakoz. Erakusketak harrera "oso ona" izan zuela adierazi du, eta horrek bultzatu du bigarren edizio hau antolatzera. "Bi mila lagun inguru etorri ziren erakusketa bisitatzera, eta hori izugarria da Elgoibar moduko herri baterako", esan du.

2015 04 16 lidiadelorenzoflamenkoaSevillan ospatzen duten Apirileko Feria jaialdi entzutetsura jauzi egiteko aukera emango du Txarridunak antolatu duen flamenko jaialdiak. Kontzertuak eta flamenko ikastaroak uztartuko dituen egitaraua prestatu dute, gaurtik zapatura bitartean. 

2015 04 14 aurreskutasoinuzahar2014Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren kanporaketa jokatuko dute Elgoibarren, datorren asteburuan, apirilaren 18an eta 19an. 59 dantzarik parte hartuko dute, tartean Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bederatzi dantzarik.

2015 04 10 ErdibanaTxalo Produkzioak-ek Erdibana antzezlana taularatuko du Gaur Herriko Antzokian. Komedia generoko antzezlana da.

2015 03 18 liburutegiamariamolinersariaMaria Moliner Saria jaso du Elgoibarko Gotzon Garate Udal liburutegiak, Erraz irakurtzea gustatzen zaigu izeneko egitasmoari esker. Espainiako Kultura Ministerioak banatzen ditu sariok, irakurzaletasuna sustatzeko egitasmorik onenak saritzeko

2015 03 16 zumarteusurbilInazio Bereziartua musika eskolak bi kontzertu antolatu ditu gaurko eta biharko. Gaur, hilak 16, musika eskolako talde instrumentalek eskainiko dute emanaldia, eta martitzenean (martxoak 17), Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleek eta Usurbilgo Zumarte musika eskolakoek. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza