Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 05 bigboytaldeaSinuosek antolatuta, Big Boy taldeak kontzertua eskainiko du barixakuan (martxoak 6) Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Big Boy taldea Zumaiako sei lagunek osatzen dute, eta haize instrumentuak, kitarra, baxua, organua eta bateria erabiltzen dituzte musika sortzeko. (bideoa dauka)

2015 03 04 pianistakandoianJoan zen azteburuan egin zuten Andoainen azken urteotan ospe handia hartu duen Seiasle piano-jaialdia, Euskal Herrian erreferente izatea lortu duten jaialdia, eta Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako ikasle eta irakasleek ere hartu zuten parte jaialdian.

2015 02 26 hiriaskolowcostBilbo, euskara eta sorkuntza ardatz hartuta, Hiri asko bere baitan proiektua gauzatu dute Unai Villena, Asier Olabarrieta eta Aitor Gomezek. Literatura, musika eta argazkilaritza uztartu dituzte lan honetan, eta irudimenari bide emanez unibertso bisual, literario eta soinuduna sortu dute. Astelehenean zabaldu zuten erakusketa, eta domekara arte egongo da ikusgai. Erakusketari amaiera emateko, kontzertua eskainiko dute, proiektua osatzeko sortu dituzten abestiekin. (bideoa dauka)

2015 02 20 pankreasantzezlanaTartean Teatroak Pankreas antzezlana taularatuko du gaur 8otsailak 20) Elgoibarko Herriko Antzokian, 20:30etik aurrera.

Otsaileko azken asteburuan izango da zertaz gozatua Mendaron, Motxaila Egunak eta Aingeru Guardako jaiek bat egingo dute-eta. 

2015 02 19 Aingeruguarda

2015 02 12 oiergurrutxagaOier Gurrutxaga musikari elgoibartarrak kontzertu bana emango du zapatuan eta martitzenean Elgoibarren. Salento tabernan arituko da zapatuan (otsailak 14), 21:30etik aurrera, eta martitzenean, Txarridunan joko du (22:30).

2015 02 10 amoranteAmorante Iban Urizar musikari elgoibartarraren bakarkako proiektuari buruzko artikulua idatzi du Jon Eskisabel kazetariak Badok-en, Berriaren euskal musikaren atarian. Era berean, Amorantek Zarauzko Garoa liburu dendan eskaini zuen kontzertuaren kronika idatzi du. Emanaldiaren bideoa sarean dago ikusgai. (bideoa dauka) 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza