Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 01 IDAZLAN lehiaketa elgoibar 2022Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, Elgoibarko VI. Idazlan lehiaketa antolatu du, ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko helburuarekin.

8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeek hartu dezakete parte. Gaia librea izango da, baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea. Lanak A4 neurrian, orriaren alde batetik idatzita eta ordenagailuz aurkeztu beharko dira, (LH3 eta LH4 mailetan idazlanak eskuz aurkezteko aukera dago). Elgoibarko ikasleek ikastetxean bertan entregatu beharko dituzte idazlanak (hiru kopia), eta Elgoibartik kanpora ikasten ari direnek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana kalea, 2), goizez, 07:30etik 15:30era.

Martxoaren 10a izango da parte hartzeko azken eguna. Sari bezala, 50 eta 120 eurora arteko bonuak banatuko dituzte, herriko dendetan erabiltzeko. Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 744 366.

Iaz, 171 lan aurkeztu zituzten lehiaketara, eta horietatik 27 idazlan saritu zituen Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok osaturiko epaimahaiak.

 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza