Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 21 Uxue dantzaDantza mugimendu terapian oinarrituta, gorputz espresioa lantzeko tailerra eskainiko du Uxue Pascual Esnaolak Mendaron.

Ikastaro trinkoa izango da eta datorren domekan, urtarrilaren 31n, eskainiko dute Mendaroko kultur etxean, 10:30etik 13:00etara. Uxue Pascual irakasle debarrak gidatuko du saioa. Gorputzaren mugimenduak aske sentitzea eta mugimendu horiekin gozatzea dira ikastaro honen helburuak. Ez du dantzan egiten irakasteko asmorik. Ariketa eta jolasen bidez, mugimendu gero eta askeagoak egingo dituzte ikastaroko parte hartzaileek eta ia konturatu gabe dantzan hasiko direla aurreratu du irakasleak.

Interesatuek honako telefono zenbakian eman dezakete izena: 686 793 024. Parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza