Kontzertu baten bueltan aurkeztu dute irailaren 24an Mendaron egingo den Gararock jaialdiko kartela

Barren.eus 2022ko uzt. 11a, 12:16

Irailaren 24an egingo duten Gararock jaialdia aurkeztu zuten barikuan Mendaron, Gararocken ezaugarriko jaialdi batek eskatzen duen moduan: musikarekin eta lagun artean. Rüdiger taldea eta Lady Finger DJa arduratu ziren musika jartzeaz eta sekulako giroa sortu zuten Santa Kruzko parkean. Argazkiak: Alessandra de Schmidt eta Ina Iriondo.

Miren Vives mendaroarrak diseinatu du Gararocken irudi berria, kamiseta, poltsa eta bestelako materialetan agertuko dena, eta harena da, era berean, jaialdia iragartzeko sortu duten kartela ere. Kartelarekin batera, irailaren 24an Garagartzako plazan arituko diren taldeak zeintzuk izango diren ere aurreratu dute. Las Furias, Inoren ero ni, Vülk eta Lie Detectors izango dira aurten talde gonbidatuak, eta Maraca Diablok osatuko du kartela, herriko taldeak, Gararock jaialdiaren sustatzaile nagusi direnen taldeak. Ina Iriondok (ahotsa, gitarra eta teklatuak), Josu Iriondok (baxua), Asier Etxanizek (gitarra eta ahotsa), Anita Perezek (ahotsa eta sintetizadorea) eta Rafa Furnierrek (bateria eta perkusioa) osatzen dute Maraca Diablo, eta apirilaren 22an aurkeztu zuten azken diskoa, pandemia betean sortu eta gerora ondutako piezekin. Maraca Diablo. Aurrez bakarkako beste bi lan ere baditu Maraca Diablok, Anita Perez bikotekidearekin batera 2003an Ina Iriondok sortutako proiektuak: Hail Zigurat! (2012, Screaminguy Records) eta El Regreso del niño (2019, Screaminguy

Records).
 
Baina beste berezitasun bat ere izango du aurtengo Gararock jaialdiak. Izan ere, Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariaren eta Mariano Hurtado musikagilearen 'Kontukontzertua' antzerki musikatua ere ekarriko dute Mendarora. Kontuak, ipuinak eta musika inspirazio izanda sortutako ikuskizuna da Kontukontzertua, 5 urtez gorakoei zuzendutakoa.

2022 07 08 Gararocken aurkezpena Miren Vives kartelaren egilea

 

2022 07 08 Gararock aurkezpena anita

2022 07 08 Gararocken aurkezpena
 
2022 07 08 Gararocken aurkezpena rudiguer
 
2022 07 08 Gararock jaialdiaren aurkezpena antolatzaileak