Udari ongi-etorria emateko Ekifesta egingo dute Lilan

Barren.eus 2022ko eka. 8a, 18:15

'Ekifesta' antolatu du Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak ekainaren 17rako, udari ongi-etorria emateko. Zuzeneko musika eta bakarrizketak uztartuko ditu eta doakoa izango da.

Barre egin eta ondo pasatzeko asmoz antolatu dutela azaldu dute antolatzaileek: saioa hasteko, Getari Etxegaraik eta Beatriz Egizabalek bakarrizketa bana emango dute, eta gero, musikak hartuko du tartea. Ane Zabaleta piano-jole elgoibartarrak hainbat pieza joko ditu, eta Deñe Garcia-Bravo musikari azpeitiarrak itxiko du saioa.

2022 06 09 ekifesta irudia laurak

Antolatzaileek ondorengo hitzak adierazi dituzte: “Emakumeak barreen xede izan dira, umorearen subjektu izan ordez. Zorionez, azken urteotan zerbait aldatzen ari da, umorea heteroarau maskulinotik askatzen hasi delako askotariko emakumeak agertokira igotzeari esker. Nork dio feministok ez garela barregarriak?”.

19:00etan izango da festa, Lilan. Izena emateko: https://labur.eus/lila-ikuskizunak

2022 06 08 EKIFESTA kartela