Egur arte tailerreko ikasle helduen lanak ikusteko aukera dago Kultur Etxean

Barren.eus 2022ko eka. 6a, 12:13

Egur arte tailerreko ikasleen lanekin erakusketa osatu dute Kultur Etxeko erakusketa gelan, eta ekainaren 10era egongo da bisitatzeko aukera.

 Zeramikak, akuarelak, olioak, marrazkiak, esmalteak... askotariko lanak jarri dituzte erakusketan, Egur arte tailerreko ikaslek eginak guztiak, eta astelehenetik zapatura ikusgai egongo dira, 18:30etik 20:30era bitartean. Umeen lanak ere erakutsiko dituzte, baina ekainaren 13tik 18ra. Erakusketa leku berean izango da, eta ordutegia ere bera izango du: astelehetik zapatura, 18:30etik 20:30era.

Bestalde, joan den zapatuan egin zuten kaleko margo lehiaketan parte hartu zuten lanekin ere osatu du erakusketa Egurrek, eta partaide guztien margolanak ikusgai jarri dituzte Kultur Etxeko erakusketa gelan. Margolan horiek ikusteko azken eguna barikuan izango da, ekainaren 10ean. 

2022 06 06 egur arte tailerra erakusketa ikasleena elgoibar 1