Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

tombola-ei2013Elgoibarko Izarrak tonbola jarriko du bigarren urtez, abenduaren 24an. Erakunde publikoen diru-laguntza jasotzen du kultur elkarteak, baina elkartea ekonomikoki bideragarri egiteko erronkari aurre egiteko autofinantzaketa sustatu nahi dute, eta beste hainbat ekintzen artean, Tonbola jarriko dute aurten ere Kalegoen plazan. 11:00etatik aurrera salduko dituzte boletoak, eta lautik batek saria izango du.

 Boletoak euro batean jarriko dituzte salgai, eta denetariko opariak eskuratu ahal izango dira: bizikleta, jantziak, jateko produktuak, kirolerako materiala... Herriko elkarte, merkatari, taberna, jatetxe eta norbanakoek emandako opariekin prestatu dute tonbola, eta antolatzaileek eskerrak eman dizkiete opariak eman dituzten guztiei. Tonbolarekin batera, txosna ere jarriko du elkarteak Kalegoen plazan bertan. Edanaz gain, taloak ere salduko dituzte.

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza