Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-18 musikaeskolaatariankantuanElgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertua eskainiko dute gaur (abenduak 19) San Bartolome Parrokian. Era berean, Elgoibarko Udal Musika Bandak ere egitarau berezia prestatu du eguberrietarako (egitaraua dauka).

Urtero bezala, ikasturtean ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izango dute gaur Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasleek. 20:00etan hasiko da kontzertua San Bartolome parrokian.   

•Udal Musika Bandaren kontzertuak

 Elgoibarko Udal Musika Bandak ere kontzertu bereziak eskainiko ditu, Eguberriak direla-eta. Domekan (abenduak 21) Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute Herriko Antzokian, 12:30ean. Txomin Mujikak zuzenduko du kontzertua eta Iruñeako Gaiteroen kolaborazioa izango dute lau piezatan (ikus hemen kontzertuaren egitaraua).

 Abenduaren 24an, berriz, Gabon eguneko kalejira egingo du Bandak Elgoibarko kaleetan barrena. Gainera, euskal kantak abesteko geldialdiak egingo dituzte San Lazaro egoitzan eta Kalegoen plazan. 18:30ean hasiko da kalejira. Azkenik, Errege Egunean, urtarrilaren 6an, kontzertua eskainiko dute Herriko Antzokian.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza