Ameikutz musika eskolako 75 bat umek parte hartu dute ikasturte amaierako jaialdian

Barren.eus 2019ko eka. 14a, 14:37

 

Trikitilariak, txistulariak, akordeoilariak, piano joleak, biolin joleak, gitarra taldekoak, Konbo taldea eta nagusien nahiz umeen abesbatzak igo ziren oholtzara. Horiez gain, eta berrikuntza gisa, musika tailerreko neska-mutilek ere euren saioa eman zuten. 4-5 eta 6 urteko haurrak dira musika tailerrekoak.