Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 02 11 ultimo tren treblinka antzerkia elgoibarVaiven Producciones konpainiak Último Tren A Treblinka antzezlana emango du barixakuan Elgoibarko Herriko Antzokian. Bigarren Mundu Gerran 200 ume judutarren bizilekua den Varsoviako umezurtegi batean kokaturiko istorioa da, eta ikuslea istorioaren barruan sartzen du, umezurztegiko literetan eta mahaietan eserita egongo baitira ikus-entzuleak.

1942ko abuztuaren 5a, eguaztena, Varsovia. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigorkodearekin ere.

Vaivén Teatro antzerki taldeak bederatzi aktoreko ekoizpen handia sortu du Varsoviako umezurtegi hartan gertatu zirenak gogora ekartzeko eta modu berezian eraman dute antzezlekuetara, ikuslea istorioaren barruan kokatu baitute, esperientzia gertuagotik bizi dezaten. Umezurtegiko ohe-literetan egongo dira ikusleak, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dute barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan… Ikus-entzuleak epaiketa baten lekuko izango dira, non jakinarazpen izugarri batek amaiera emango baitie hango ametsei, bizitzari: umezurztegitik alde egin behar dute, eta tren bat hartu, Treblinkako kontzentrazio-esparrura eramango dituen trena.

 • Biktima guztientzako omenaldia

"Gure ikuskizuna biktima guztiei egindako omenaldi bat da eta Janusz Korczaki eskeinitako oroipena, haurren bizitza duin egiteko borrokatu zen izaki aparta; baina baita hatz salatzailez ezagutarazteko bidea ere, munduko behartsu gehienak haurrak baitira eta munduko haur gehienak behartsuak", azaldu dute Vaiven antzerki taldeko arduradunek.
Ana Pimentaren jatorrizko ideia batean oinarritutako antzezlana da Ultimo tren a Treblinka. Patxo Telleriak moldatu du testua eta Mireia Gabilondo da zuzendaria. Honako hauek osatzen dute antzezle taldea: Alfonso Torregrosa, Maiken Beitia, Ander Irureta, Mikel Laskurain, Asier Hernández-Kepa Errasti, Nerea Elizalde, Gorka Martin, Jon Casamayor y Tania Fornieles. Antzezlanari buruzko informazio osoagoa: ultimotrenatreblinka.net

2019 02 12 ultimo tren treblinka antzerkia vaiven antzezleak

2019 02 12 ultimo tren a treblinka vaiven teatroa elgoibar

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza