Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-16 earrillagaasisasaritua

Dominikar Errepublikan ateratako argazki sorta aurkeztu zuen lehiaketara Eduardo Arrillaga argazkilari elgoibartarrak, eta Baseballland izenekoa saritu dute Asisa nazioarteko argazki lehiaketaren seigarren edizioan.

 

Argazkilarien artean sona handia hartzen ari den argazkilaritza lehiaketa da Asisafoto Eduardo Arrillagaren berbetan. "Epaimahaia osatzen duten lagunak ezagunak dira argazkilarion munduan eta haien irizpideak aintzat hartzen ditu gure gremioak". Horrez gain, diru asko banatzen dute saritan, 21.600 euro guztira, eta horrek ere erakargarri egiten duela aitortu du Arrillagak.
Hiru kategoriatan banatuta dago lehiaketa: gai librean ateratako argazkiak, natura eta haurtzaroa eta amatasuna. Azken kategoria horretan jaso du aksesita Arrillagaren Baseballand argazkiak, eta honenbestez, 300 euroko saria. 118 argazkilarik aurkeztutako 648 lanekin lehiatu behar izan du Arrillagaren lanak. Kategoriako sari nagusia Belen Caballero Sanchisek aurkeztutako argazki batek jaso du. Kategoria bakoitzean sari nagusia jaso duten argazkilariek 5.000 euroko sariak eskuratu dituzte. Saritutako argazki guztiekin katalogoa osatuko dute antolatzaileek eta han eta hemen zabalpena ematen saiatuko dira.
Dominikar Errepublikan horren ugariak diren beisbol eskoletan ateratako argazki sorta aurkeztu zuen lehiaketara Arrillagak. "Beisbol Liga Handietarako izugarrizko harrobia da Dominikar Errepublika. Azken hamarkadetako jokalari garrantzitsuenak irla txiki honetatik irten dira: Sammy Sosa, Juan Antonio Marital Sanchez, Pedro Martinez, e.a." Herrialdean hamabi ikastetxe daude heziketa eta beisbola uztartzen dituztenak eta horietan ikasten ari diren umeei argazkiak ateratzen aritu zen argazkilari elgoibartarra. 2008an joan zen azkenengoz Dominikar Errepublikara. Hamar urtez egin ditu joan-etorriak Ertamerikan dagoen herrialdera eta berriz itzultzeko irrikitaz dago, lagun on asko egin baititu han, eta baita egiteke baina buruan dituen argazki erreportaje proiektu ugari ere.
∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza