‘Gure zuhaitzak landatzen’ egitasmokoek aurkeztu dituzte euren proiektuak

Barren.eus 2018ko mar. 22a, 15:01

Hogei lagunek parte hartu dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu duen Gure zuhaitzak landatzen egitasmoan, eta joan zen eguenean eman zioten azkena, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Parte hartzaileetako batzuk euren proiektuak aurkeztu zituzten eta ondoren elkarrekin afaldu zuten taldekideek. Ibon Serrano izan dute gidari egitasmoan parte hartu dutenek eta hark eman dizkie genealogi kontuetan abiatzeko oinarrizko azalpenak. Serranok azpimarratu du proiektu askotarikoak landu dituztela eta bitxikeria bat baino gehiago azaldu direla lan horietan. Izan da, adibidez, Borboiko Kristinarekin lotura genealogikoa duela topatu duenik ere taldean.

gure zuhaitzak landatzen amaiera elgoibar izarra 1