Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2013-12-10 jaiotzalehiaketairabazleakParrokiako Katekesiak antolatuta,  haur eta familientzako Jaiotzen 28. Lehiaketa egingo dute datorren domekan, hilaren 14an, Elgoibarren. Aurten, berritasun modura, izenematea e-postaz egiteko aukera jarri dute abian, baina zapatuan ere eman ahal izango da izena, 11:30etik 13:30era, Parrokiako lokaletan.

 

Jaiotza lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek San Bartolome parrokiako arkupeetan aurkeztu beharko dituzte lan guztiak domekan, abenduaren 14an, 11:00etan. Aurrez, baina, izena eman behar da. Bi aukera daude izena emateko: e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), edo lokalean, zapatuan, 11:30etik 13:30era. Jesusen jaiotza irudikatu duten figurez osatuta egon beharko dute jaiotzek, nahi diren mayerialak erabiliz. Neurriei dagokionez, gehienez ere 75 x 40 zentimetrokoak izan beharko dute. Epaimahaikideek domeka eguerdian jakinaraziko dituzte zein izan diren jaiotza irabazleak. Jaiotza guztientzat egongo direla sariak jakinarazi dute antolatzaileek. Gero, Zubiaurre-Murua familiak lagatako lokalean jarriko dituzte jaiotzak ikusgai, Errosario kaleko 7an, urtarrilaren 7ra bitartean. 

Iaz, 42 umek hartu zuten parte lehiaketan eta aurkeztutako lanen artean Ainitze Plazak eta Eider Plazak aurkeztutako jaiotzari eman zioten lehen saria epaimahaikideek.

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza