Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

eguberrietakobertsosaioa2013-h1Abenduaren 26an izango da Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak urtero antolatzen duen Eguberrietako bertso-jaialdia, eta dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak. Gaur hasi eta abenduaren 19an amaituko da aurre-salmenta. Aurten, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Jon Maia eta Angel Mari Peñagarikano arituko dira bertsotan, eta Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak.

 

2014-12-09 bertsosaioakartelaSarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan erosi ahalko dira, gaurtik (abenduak 9) hilaren 19ra bitartean. Epe hau amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokiko leihatilan salduko dira. Hamar euroan jarriko dituzte salgai sarrerak (8 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).

 700 bertsozale inguruk bete zuten iaz San Bartolome parrokia, baina aurten Herriko Antzokira itzuliko da berriz bertso-saioa. Bertso-jaialdia abenduaren 26an izango da (barixakua). 22:15ean hasiko da.


∞Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza