Altzolatarren Dorretxeak San Anton jaietan antolatzen duen zigilu erakusketa gaur itxi dute, eta itxiera ekitaldi horren barruan omenaldia egin diete Julen Zabaletari eta Koldo Lizarralderi. Julen Zabaleta bera izan da saria jasotzen, eta Koldo Lizarralderen izenean Mila Picaza emazteak jaso du.
Vendetta taldean hamar urtez aritu ostean, Zetak taldea sortu zuen Pello Reparazek (Arbizu, 1990) 2019an. Musika elektronikoa du oinarrian, eta dagoeneko bi disko kaleratu dituzte. ‘Zetak’ izan zen taldearen estreinako lana, eta ‘Zeinen ederra izango den’ diskoa izan da bigarrena, konfinamenduaren gogorrenean ekoiztutakoa. Taldea sortu eta berehala kultur ikuskizunak eten egin zituzten, eta bertan behera laga zituzten hamaika emanaldi, baina orain aretoetara itzuli dira, eta zapatuan Elgoibarren izango dira. Formato akustikoan eskainiko dute kontzertua, 17:00etatik aurrera, Herriko Antzokian. Sarrerak agortuta daude.
Gotzon Garate Udal Liburutegiak orri markagailuen lehiaketa antolatu du. Aurtengorako gaia negua da, eta urtaro horrekin lotura duten irudiak aurkeztu beharko dira. Era berean, Lupe Lekuona ipuin kontalariak bost eta zortzi urte bitarteko neska-mutilentzako ipuin kontaketa saioa emango du datorren astean.
Udal Txistulari Taldeak diana berezia prestatu zuen San Anton Egunerako, eta iazko Trinitate jaietan egin zuten moduan, hiru taldetan banatuta irten ziren kalejiran.
Elgoibarko Udalak martxan jarri du 2022ko egutegia osatzeko XIV. Argazki lehiaketa. Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketaren aurtengo gaia Elgoibarko baserrietako bizimodua, ohiturak eta lanak izango da.
Elgoibarko Udal Txistulari Taldeak Diana berezia prestatu du domekarako, San Anton Egunerako. Azken Trinitate jaietan egin zuten moduan, hiru taldetan banatuta egingo dute kalejira.