Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 07 martinurigoitia eitbEuskal herritarrek gogokoen dituzten oporretarako lekuak eta ohiturak ezagutarazten dihardu uda honetan 'A ver si no llueve' ETB2ko telebista saioak. Elgoibartarrek ere izan dute lekua saioan. Martin Urigoitia izan da horietako bat, Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa, Espainia) urtero jokatu ohi duen apustu bitxia dela-eta. Opor-garaia Conilen (Cadiz, Espainia) igarotzen duen Rolan elgoibartarra da saioan ageri den beste elgoibartarretako bat. (bideoak dauzka)

2015 09 04 euskaldunaksaioa hasieretxeberria selfia‘Euskaldunak’ izeneko saioa estreinatu zuen ETB1ek abuztu amaieran. Saio bakoitzean zer esan asko duten hiru euskaldunekin bilduko da Hasier Etxeberria Gaztelun, elkarrekin patxadaz mintza daitezen. Datorren domekan eskainiko duten saioan, esaterako, Julen Madariaga, Txaro Arteaga eta Judas Arrieta izango ditu gonbidatu. Lehen saioak izan duen audientzia ikusita, baina, kazetari elgoibartarra ez dago erabat gustura, “gauza da ez dugula hautsik harrotu ez eta ere olaturik sortu bazterretan”. 

2015 06 05 izarrakkalean2‘Stars. Izarrak Kalean’ telebista saioko bigarren atala Elgoibarren grabatu zuten, joan den ekainaren 5ean, eta domekan eman zuen ETB1ek. Sarean ere jarri dute ikusgai. (bideoa dauka)

2016 06 19 txoiene haritzetapaulaBazkalosteko ETB1eko sukaldaritza saio da Txoriene. Sukaldaiez aparte, aurpegi ezagunak ere gonbidatzen dituzte Txorienera, eta astean egun batean hornitzaileak joaten dira platora kozinatzera. Eguen honetako saioan Elgoibarko eta Mendaroko Kontsumo Taldeko kide Paula Heras eta Haritz Arrieta izan ziren saioan. Udaberriko ilarrak patata berriarekin eta arrautzarekin prestatu zituzten (bideoa dauka)

2015 06 05 izarrakkalean5Euskal Herriko kantari onenen bila dihardute ETB1eko ‘Stars. Izarrak Kalean’ saiokoek, eta gaur Elgoibarren jarri dituzte kantuan lehiakideak. Kalegoen plazan, San Bartolome parrokiaren atari aurrean, jarri duten eszenatokian aritu dira kantuan, eta ikusleak izan dituzte epaimahai. (argazkiak dauzka)

2015 06 05 izarrakkaleasaioaEuskal Herriko kantari onenen bila dihardute ETB1eko ‘Stars. Izarrak Kalean’ saiokoek eta Elgoibarren egingo dute geldialdia gaur (ekainak 5). Kalegoen plazan grabatuko dute saioa.

2015 05 22 mausitxaartzaiaeitbMausitxa gaztandegian gazta nola egiten duten erakutsi diete Mausitxa gaztandegiko arduradunek ETB1eko Herri People saiokoei. (bideoa dauka)

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza