Gurean.eus-ek TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu. Komunikabide horien artean dago barren.eus ere. Gertuko errealitatearen leiho globala eskaintzen du, gizartea, ekonomia, kultura, kirola eta eguneroko gaien bitartez.
Órdago a pequeña izeneko dokumentalak, Euskal Herriko historian berebiziko garrantzia izan zuten Euskadiko elizbarrutiko misiolarien lana eta Bittor Garaigordobil Los Rios-eko (Ekuador) Gotzain-ohiaren ibilbidea laburtzen du. Garaigordobilek 102 urte beteko ditu aurten. Lorea Perez de Albeniz elgoibartarrak zuzendu du dokumentala.
Gailurra Xtreme programa emititu zuten atzo ETB1ean. Irati Anda eta Ibon Gaztañazpi aurkezleek Beriaingo kilometro bertikaleko ibilbidea osatu behar zuten 70 minutu baino gutxiagoan, eta erronka horretan parte hartu zuen Iñigo Lariz elgoibartarrak. Karakateko Igoera ere hizpide izan zuen Larizek.
BARREN aldizkaria kide den Toki Komunikabideen Bateraguneak, TOKIKOMek, Ohiko Batzar Orokorra egin zuen astelehenean Eibarko Markeskua Jauregian, 2016ko balantzea egin eta 2017ko lan ildoak finkatzeko asmoz. Presidente berria ere izendatu zuten: Jone Guenetxea Arrinda (Abadiño, 1979). Era berean, BARRENeko Ainhoa Andonegi izango da administrazioa kontseilu berriko kideetako bat.
Mendaroarrak protagonista izango dira asteon ETBko bi saiotan. Batetik, harrera familien inguruan aritu diren Ur Handitan saioan agertu ziren atzo Carmen Larrañaga eta 11 urtez jarraian Txernobildik Mendarora etorri den Nastya Petrenko ukraniarra. Eta, bestetik, Mendaroko Giza Proba Taldeak lekua izango du Gailurra Neguan saiokoek Izarraitz mendiari eskainiko dioten saioan.