Bilboko Eneko Bilbao jatetxean aurkeztu dute Ttap aldizkariaren lehen zenbaki arrunta. Aurrerantzean barixakuero, aktualitateko gaiak ekarriko ditu erabiltzaileen poltsikora, telefono eta tabletetan kontsumitzeko astekari digital multimedia baita Ttap. Eneko Atxa sukaldaria eta Maialen Chourraut piraguista dira lehen zenbakiko protagonistak.
Euskarazko doako aldizkari berria jaioko da uztailaren 27an: Ttap. Eskuko telefonoetan eta tabletetan irakurri, ukitu, ikusi eta entzun ahal izango da; izan ere, aldizkari digital multimedia izango da.
Jarraitu zuzenean Zer eman dio BARRENek herriari?' mahai ingurua.
Beste 25 urte betetzeko bultzada jaso du BARRENek. Mila esker guztioi!
Handia egitera goaz: Kalegoen plaza eta Maalako parkea beteko ditugu gaur, maiatzak 25, BARRENek 25 urte bete dituela elkarrekin ospatzeko.
Euskal Telebistak jakinarazi duenez, Herri Txiki, Infernu Handi saioak inoizko daturik onenekin itxi du denboraldia. Elgoibarko Aiastia auzoari eskaini zioten denboraldiko azkenak gainditu egin ditu saioaren bataz besteko audientzia datua k.