Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 11 20 bruno guerrero elgoibar saria atrapamesipuedesEuskal Telebistak eman duen saririk handienetarikoa irabazi berri du Bruno Guerrerok (Extremadura, 1972) ‘Atrápame si puedes’ lehiaketan. 147.000 euro poltsikoratu ditu. Tornularia da ogibidez, baina betidanik gustatu izan zaizkio galdera-erantzun estiloko lehiaketak. Umetatik ikusi izan ditu telebistaz, eta 2008an animatu zen estreinakoz horietako lehiaketa batean parte hartzera. ‘El Gran quiz’ izan zen bere estreinako lehiaketa, eta ordutik, sarritan parte hartu izan du Patxi Alonsok gidatzen duen ETB2-ko lehiaketan. Eskura izan du behin baino gehiagotan sari potoloa, eta azkenean lortu du irabaztea. Pozez zoratzen dago, bai sariagatik eta baita herritarrek erakutsi dioten babesagatik ere.

2020 11 03 2019 11 15 tokikom sariak basauri baren elgoibarTOKIKOM Sariak emango ditu bosgarren urtez jarraian TOKIKOMek, toki komunikabideetan egiten den eta sarritan ezkutuan geratzen den kazetaritza lana aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz. Aurten Komunitatearen saria emango dute estreinakoz. Epaimahaiak proposatutako bederatzi finalistaren artean, publikoaren boto gehien jasotzen dituen lanak eramango du sari hori.

2020 11 02 bruno guerrero elgoibar altzola bote atrapame puede eitb 610x342Bruno Guerrero elgoibartarrak irabazi du "Atrápame si Puedes" telebista saioko sari handia, 147.000 euro.

Euskarazko fikzio sozialaren aldeko apustua egin du ETBk denboraldi honetan. Dagoeneko estreinatuta dagoen Alardea telesailaz gain, laster Hondar ahoak eta Altsasu ikusteko aukera eskainiko du ETB1ek. Fikzio laburrak, lau ataletakoak, izango dira aipatutako hirurak. Horri esker, denboraldi honetan gertuko gai ezberdinekin gozatzeko aukera izan dute Euskal Telebistako ikus-entzuleek.

2020 07 09 juego cartas foto610x342 eitbGaur estreinatuko dute ETB2 katean 'Juego de Cartas' lehiaketa-realityaren denboraldi berria. Lagun-taldeentzako menuak eskaintzen dituzten lau jatetxe gipuzkoar lehiatuko dira lehen saioan.

2020 06 09 jurdan ezenarro mendaro etb2 conquis"El Conquistador del Caribe" telebista saioko 21. ataleko dueluan kanporatu dute Jurdan Ezenarro. "Asko ikasteko balio izan didan abentura izan da. Ondo nahiz gaizki egindako gauzekin ikasiko dut", esan du lehiakide mendaroarrak.

2020 05 21 reyes prados gurekasa elgoibar zabaletorreElgoibarren bizi da Reyes Prados telebista aurkezlea, eta hemen pasa du konfinamendua ere. ETB1eko Gure Kasa saioan kontatu du nola pasa duen etxealdia eta Elgoibarreko txoko kuttunenak ere erakutsi dizkie ikusentzuleei.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza