Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 21 reyes prados gurekasa elgoibar zabaletorreElgoibarren bizi da Reyes Prados telebista aurkezlea, eta hemen pasa du konfinamendua ere. ETB1eko Gure Kasa saioan kontatu du nola pasa duen etxealdia eta Elgoibarreko txoko kuttunenak ere erakutsi dizkie ikusentzuleei.

Aurtengo uda denontzako desberdina izango da koronabirusaren ondorioz, eta besteak beste, ez da aukera gehiegi izango kanpora bidaiatzeko. Hori dela-eta, etxean, Euskal Herrian, bisita daitezkeen herri eta txokoak ezagutzera emateko saila hasi dute Telleria anaiek eta Aitziber Garmendiak aurkezten duten 'Gure Kasa' elkarrizketa saioan. Reyes Prados telebista aurkezle andaluziar euskalduna izan da saio barruko atal horretako estreinako gonbidatua, eta bizi den herriko txokorik kuttunenak erakutsi eta aurkeztu zituen eguenean telebistaz eman zuten saioan: Altzola, Zabale-torre baserria eta Sallobente-Ermuaraneko ermita. Ondorengo bideoan ikus dezakezue:

 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza