Domekakoa izan zuen 'Herri txiki, infernu handi' saioko azken atala Zuhaitz Gurrutxagak (Elgoibar, 1980). Los Angelesen antzeztu zuen agurra zortzi urtean sozio izan duen Mikel Pagadirekin. Dena den, bera gabe ere, saioak jarraituko duela nabarmendu du. Miren Nogalesek (Zestoa, 1991) hartuko dio erreleboa.
Zortzi denboraldiren ondoren, Zuhaitz Gurrutxaga aurkezle elgoibartarrak amaiera emango dio ETB1eko 'Herri Txiki Infernu Handi' saioan osatu duen ibilbideari. Berria egunkarian egin dioten elkarrizketa duzue irakurgai.
Euskaldunon askorentzat erreferente bilakatu zen Mihiluze lehiaketa udazken honetan itzuli da ETB1era, bederatzi urte ondoren, eraberrituta. Joanes Rodriguez elgoibartarrak eta Aitor Blanco iruñarrak osatutako bikoteak saioko sari potoloa irabazi zuen atzo eman zuten saioan.