Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu du irteera Morkaiko Mendizale Elkarteak. Hiru eguneko irteera izango da, Iparraldera, eta apirilaren 21a izango da izena emateko azken eguna.
Apirilaren 1ean jokatu zuten Mendaron Kilimon Trail mendi lasterketa eta ETB1ek astelehenean emititu zuen proba luzearen inguruan osatu zuen reportajea Nahieran dago ikusgai. Reportajerako barruan duzue lotura. Gozatu musikaz ere, Elgoibarren sortutako Arima Beltza taldearen 'Mundurako ateak' diskoko 'Bizitzaren trapezistak' kantuarekin hasten baita reportajea.
Joan den zapatuan Mendaron jokatu zuten Kilimon Trail lasterketari buruzko saio berezia emango du Euskal Telebistak astelehenean, apirilaren 10ean. Hona aurrerapen-bideoa.
Mendi bizikletako Green Series txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten domekan Abadiñon. Txirrindulariak erabat lokaztutako ibilbidean lehiatu ziren.
Elgoibarko Lagun Taldeak antolatuta, alebinen eta infantilen lasterketak jokatu zituzten atzo Mendaroko Erramone industrialdean, eta alebinetan, Luken Zulaika mendaroarrak hirugarren egin zuen.
Gizonezkoetan, Alain Santamaria (Ezkarai, Espainia) izan da azkarrena gaur Mendaron jokatu duten Kilimon Trail mendi lasterketako proba luzean, 1:56:10eko denbora eginda, eta Malen Osa, emakumezkoetan, 2:16:00ko denborarekin. Osak, gainera, Maite Maiorak 2018an ezarri zuen errekorra ondu du hamalau segundotan. Lasterketa motzean, berriz, Ibai Angulo urrestillarra (0:53:01) eta Carrodilla Cabestre (Estadilla, Huesca, Espainia) gailendu dira, 1:06:50eko denbora eginda.