Gaur hasi da 2023ko emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia, Etxebarrian, eta Markina-Xemeinen bukatuko da gaurko etapa, 122,2 kilometro eginda. Bidean, Mendarotik eta Elgoibartik ere pasatuko dira.
Eneko Ortegak bigarren egin zuen zapatuan, Lazkaomendiko txirrindularitza lasterketan, eta atzo Euskadiko selekzioarekin aritu zen, maila bat goragokoekin, afizionatuekin, Natxituako Sari Nagusian. Aipagarria da Eiser Hirumet taldeko Imanol Alvarez elgoibartarrak, atzo, Natxituan egin zuen lasterketa, hamargarren bukatu baitzuen sailkapen nagusian