Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 26 evelynsantosoiartzuntaldeanLehenengo Mailara igotzeko pauso handia eman du OKE Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbol talde nagusiak, Madrid CFF taldea kanporatuta. Joaneko partidan 4-2 galdu zuten Madrilen eta kanporaketa irauli zuten domekan Oiartzunen jokatutako itzulerako partidan. 4-0 irabazi zioten talde madrildarrari, Evelyn Santos elgoibartarrak sartutako hat-trick erabakigarriari esker.

2015 05 25 tecnifuelleirueanAsteburu betea izan da Sanlo eskubaloi kirol-taldearentzat. Partida garrantzitsuak jokatu dituzte Sanloko bost taldek eta datorren asteburua ere ez da edonolakoa izango, hiru finaletan hartuko baitute parte Sanloko beste hiru taldek. Gipuzkoako Kopako finala jokatuko dute Alcortak, Laukok eta Bankoak. Lehen biek etxean, Olaizaga kiroldegian.

2015 05 20 launazioentorneoaaurkezpenamahaianEskubaloiko emakumezkoen euskal selekzioak VIII. Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa jokatuko du, ekainaren 6an eta 7an, Elgoibarko IMH kiroldegian. Hortaz, kiroldegi berriaren inaugurazioa izango da. Galizia, Katalunia eta Valentziako selekzioekin neurtuko dituzte indarrak jokalari euskaldunek. Partida hau jokatzeko Oihane Gomez atezain elgoibartarra deitu du Euskadiko hautatzaile Imanol Alvarezek.

2015 05 17 cdelgoibaroxforden1Klub Deportibo Elgoibarko alebin mailako futbol taldeak bigarren postua eskuratu du Oxforden, Ingalaterran, jokatutako futbol txapelketa batean. Errifak eta publizitatea saltzetik lortu dute bidaia finantzatzeko dirua, eta hori dela-eta herritarrak eta babesleak eskertu nahi izan dituzte taldeko arduradunek. (argazkiak dauzka)

2015 05 19 laukosanloPartida berezia jokatuko du eguen honetan Lauko Elgoibar senior emakumezkoen eskubaloi taldeak Hernanin. Espainiako Eskubaloi Liga hirugarrengoz irabazi berri duen Bera Bera talde donostiarraren aurka neurtuko dituzte indarrak, lagunarteko partidan. 

2015 05 15 iigoLarizkmzegamamendialdiakZegama Aizkorri Kilometro Bertikala jokatu zuten estreinakoz joan den barixakuan (maiatzak 15). Gizonezkoetan Josep Viñas izan zen azkarrena eta Iñigo Larizek egin zuen bigarren denborarik onena, irabazleak baino 11 segundo gehiago, hain justu ere. Zegama-Aizkorri mendi maratoia jokatu dute gaur, baina lasterketa irabazteko faboritoen artean zegoen Maite Maiorak ez du parte hartu, belauneko lesio bat dela-eta.

2015 05 12 lagunakpilotaeskolaDuela hainbat hilabete iragarri zuten Lagunak pilota eskolako arduradunek aurtengo ikasturtean utziko dutela pilota eskola eta hasiak zirela errelebo bila. BARREN aldizkarian ere mezu hori berretsi zuten orain bi aste. Bada, agertu da eskolari tira egiteko prest dagoen lagun taldea.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza