Elgoibarko V. Maala Azkarate Igoera jokatuko dute zapatuan (uztailak 18), Maalako jaien barruan. Berezia izango da aurtengo igoera, 1981ean korrikako probako errekorra (20:40) ezarri zuen David Slater atleta britainiarra Elgoibarrera etorriko baita beste behin ere (2011n ere izan zen Elgoibarren; goiko argazkian). Bere bizitzari buruzko dokumentala grabatzen dihardute, eta Azkarateko igoera eta errekorrari buruzkoak ere eraman nahi dituzte dokumentalera.
Beasainen hasi eta amaitu diren iraupen luzeko hiru mendi proba jokatu dira asteburuan: Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi. Joseba Elustondo elgoibartarrak 35 ordu eta 48 minutuan amaitu zuen lehenengoa, 168 kilometroko ultratrail mendi proba. Goierriko Bi Handiak proban 13 elgoibartarrek hartu zuten parte, tartean hiru emakumek; eta azkenik, Ainhoa Lendinezek bigarren postua eskuratu zuen estreinako aldiz egin duten Marimurumendi mendi maratoian (sailkapenak, argazkiak eta bideoak dauzka)
Barixakuan (uztailak 10) hasi eta domekara bitartean jokatuko da aurtengo Ehunmiliak ultratrail mendi proba. Beasainen izango da irteera 18:00etan, eta gauerdi inguruan iritsiko dira Azkarate gainera. Elgoibartarren artean, Joseba Elustondok eta Iban Fernandezek eman dute izena.
Julen Umerez eta Xabier Murgiondo Ulma taldeko txirrindulariek erakustaldia eman zuten Javier Ezenarro zenaren omenezko txirrindulari lasterketan. Bi taldekideak eskutik helduta sartu ziren helmugara.