Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 19 mugertza aurkezpena atletakBigarren urtez jarraian Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) osatutako kros lasterketen egutegian izango da Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko krosa, munduko zortzi kros onenen artean, alegia. Gaur eguerdian aurkeztu dute. Faboritoen artean Tamirat Tola, Conselsus Kipruto eta Timothy Toroitich aipatu behar dira, gizonezkoetan, eta Netsanet Gudeta, Alemitu Heroye eta Irene Chepet emakumezkoetan. (atleta esanguratsuenen zerrenda dauka)

2016 01 16 maite maiora espainiako atletismo fed2015. urteko atletarik onenak saritu zituen Espainiako Atletismo Federazioak, joan den zapatuan, Espainiako Batzorde Olinpikoak Madrilen duen egoitzan egin zuten galan. Maite Maiorak bi sari eskuratu zituen mendi lasterketen Munduko Trail Txapelketan lortutako zilarrezko eta brontzezko dominengatik.

2016 01 15 idoia rodriguez logo llehiaketaClub Deportivo Elgoibar futbol taldeak datorren urtean ospatuko duen mendeurren ekitaldietarako logotipo lehiaketa antolatu zuen, eta gaur iluntzean jakinarazi dute irabazlea, Idoia Rodriguez eibartarrak aurkeztutako logotipoa, hain zuzen ere.

2016 01 15 mugertza udala akordioaDuela lau urte egin zuten moduan, beste lau urterako hitzarmena adostu dute Mintxeta Atletismo Taldeak eta Elgoibarko Udalak, Mugertza krosa eta atletismo taldeak antolatzen dituen beste hainbat ekimen diruz laguntzeko.

2016 01 12 mugertza krosa kartelaMugertza krosari buruzko argazki lehiaketa antolatu zuen iaz, estreinakoz, Mintxeta atletismo taldeak. Aurten ere antolatu dute bigarrengoz, baina ez hori bakarrik, Mugertza krosaren estreinako marrazki lehiaketa ere antolatu baitute, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako.

2016 01 12 spine race edu uribe 2014Ingalaterra erdian daudela-eta Ingalaterrako bizkarrezurra deitzen diete Penino mendiek osatzen duten mendilerroari. Pennine way izeneko bidea jarraituz, hegotik iparrera zeharkatzen ditu The Spin Race mendi lasterketak, munduko luzeenetarikoa (431 kilometro) eta gogorrenetarikoa. Joan den zapatuan hasi zen proban 100 lagunek hartu zuten irteera, tartean Edu Uribe elgoibartarrak. Ibilbideko ze puntutan dagoen jakiteko aukera eskaintzen du probako web guneak. 

2016 01 11 inf neskak almeriaInfantil, kadete eta jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatu dute Almerian (Espainia), urtarrilaren 3tik 8ra bitartean. Elgoibarko Sanlo kirol-taldeko zazpi jokalarik Euskadiko selekzio desberdinak ordezkatu dituzte txapelketa horretan. Horien artean, Maddi Goñi eta Nora Rodriguez jokalari elgoibartarrek brontzezko domina lortu dute infantil mailan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza