Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 14 cd elgoibar mendeurren batzordea1917 2017Club Deportivo Elgoibarrek 2017an beteko ditu 100 urte, eta urtemuga ospatzeko C.D. Elgoibarren urteurren batzordea sortu dute kirol taldeari lotutako hainbat herritarrek. Urteurrenaren harira, hainbat ekintza antolatu nahi ditu batzordeak, eta horietako bat da mendeurren ekitaldietarako logotipo lehiaketa.

2015 10 12 san pedrora igoera ramon garcia irabazleaErakustaldia emanez irabazi du Ramon Garcia elgoibartarrak San Pedrora bizikleta igoera. Hamalau minutu eta zortzi segundoan osatu du Kalegoen plazatik Idotorbe gainera arteko 3,8 kilometroko ibilbidea. Garciarentzat, Idotorbeko maldetan lortu duen hirugarren garaipena da, 1998an eta 2004an ere irabazitakoa baita. (argazki-bilduma eta sailkapena dauzka)

2015 10 03 maiora hongkong fotoiosuDistantzia ertaineko mendi lasterketen Munduko Kopako laugarren proba jokatu zuten, domekan, Txinako Hong-Kong hirian. Mujigae tifoiak eragindako eguraldi txarrak guztiz baldintzatu zuen lasterketa. Maite Maiorak, baina, zailtasunak gaindituz, hirugarren postua lortu zuen, eta Munduko Kopa irabazteko aukerak ditu bi aste barru Italian jokatuko den azken proban.

2015 09 30 futbolean plaza txikianSasoi batean plaza txikian (Aita Agirre plaza) jokatzen ziren eskolarteko partidak gogora etorriko zaizkio bati baino gehiagori datorren zapatuan plaza txikira gerturatzen bada. Klub Deportibo Elgoibarrek antolatuta, futbito partidak jokatuko dituzte 8 eta 11 urte arteko umeek. Era berean, gurasoekin bilera egingo dute eguenean (urriak 1) Elgoibarko Futbol Eskolaz. 

2015 09 29 lariz altitoy kronoigoeran2012Iñigo Lariz elgoibartarra izendatu dute Mendiko Eskiko Euskal Selekzioko hautatzaile. Hautatzaile lanak lehiarekin uztartuko dituela aurreratu du, mendiko eski lasterketetan lehiatzen segitzeko asmoa baitu.

2015 09 26 debabarrena raidDebabarreneko lehen raidean parte hartu zuten 74 lagunek Karakate eta Irukurutzeta arteko paisaiak, Saturixoko arroilak eta Elgoibarko beste hainbat txoko ezagutzeko aukera izan zuten 52 kilometroko ibilbidean. Ez zuten, baina, ikusmiran ibiltzeko asti gehiegirik izan, kirol-probaz betetako raida prestatu zuten-eta antolatzaileek.

2015 09 26 madrid ironman jokinmunoz1Distantzia luzeko triatloia (Ironman) izan zen joan den asteburuan Madrilen; 'Madrid Km 0'. Proba hori zuen aurtengo denboraldiko helburua Jokin Muñoz triatleta mendaroarrak eta gainditu ez ezik podiumera ere igo da; 25 eta 29 urte artekoetan bigarren postua eskuratu du. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza