Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 24 azketa erlo lariz maioraAzketatik Erlora igo al daiteke 10 minutuan? Erronka horixe jo zion Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' saioko lan-taldeak Mendi Lasterkarien Euskal Selekzioari. Gaur jokatu dute erronka eta Iñigo Lariz eta Maite Maiora izan dira azkarrenak. Batak zein besteak lortu dute apustua haustea.

2015 10 22 IbanFernandezIban Fernandez elgoibartarrak erronka jo dio bere buruari: bederatzi buelta egitea Azkue-San Roke eta Karakate artean 12 ordu eta erdian.

2015 10 18 Debabarrena BTT2Domekan egin zuten Elgoibarren, mendiko bizikleta zaleek, Debabarreneko VII. BTT Martxa, Debegesa garapen agentziak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Debemenen laguntzarekin, antolatutako ekimena.

2015 10 18 apustuaUnai Salegi baino gehiago izan zen atzo Mikel Hernandez soraluzearra Mendaron jokatu zuten apustu bitxian. 56 minutu behar izan zituen Hernandezek eginbeharreko lanak amaitzeko eta butanoa bizkarrean hartuta Gaintxipixako tontorrera iristeko. Unai Salegik tontorrerako azkeneko maldan laga zuen proba, hauspoa beteta.

2015 10 16 maite maiora kmv limone fotoiosuMunduko Kopako azken proba jokatu dute Limone sul Gardan (Italia). Atzo, Limone Extreme Race kilometro bertikala jokatu zuten, eta hirugarren egin zuen Maiorak. Sailkapen nagusian ere hirugarren amaitu du. Gaur, berriz, bigarren egin du Maiorak distantzia ertaineko mendi lasterketen Munduko Kopako azken proba erabakigarrian, baina sailkapen nagusiko podiumaren atarian geratu da.

2015 10 15 eskola kirola jauzia2012Elgoibarko Eskola Kirola elkarteak antolatuta, herriko umeek kirol ekintzak hasiko dituzte datorren zapatuan, hilaren 17an. Atletismo jardunaldia egingo dute Mintxetan.

2015 10 14 apostua sarube plaentxiUnai Salegi “Sarobe” mendaroarrak eta Mikel Hernandez plaentxiarrak elkarren aurka apustua jokatuko dute domeka honetan, hilaren 18an, Mendaron. Korrika, aizkoran eta butanoa bizkarrean hartuta neurtuko dituzte indarrak Mendaroko udaletxea eta Gantxipixa bitartean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza